Dirua

500 euroko billeteak jaulkitzeari utziko dio betiko EBZk

Balio handiko billetearekin legez kanpoko jarduerak errazten ari diren susmoa bere egin du banku zentralak.

Sparkasse bankuko bulegari bat 500 euroko billeteak erakusten (Munich, Alemania). MATTHIAS BALK / EFE
Ivan Santamaria.
2016ko maiatzaren 4a
08:22
Entzun

Agur 500 euroko billete polemikoari. Erabakia gaur hartu du EBZ Europako Banku Zentraleko gobernu kontseiluak. 500 euroko billetean jaulkipena behin betiko geldituko da, eta ez da billeteekin egiten ari den Europa serie berriaren parte izango.

Bi urte barru 200 eta 100 euroko billeteen bertsio berriak kaleratuko ditu banku zentralak. Orduan ordezkatu behar zuen baita ere 500 eurokoa, baina ez du egingo. Hortaz, 2018an etengo da ofizialki 500 euroko bileeteen jaulkipena.

Balio handiko billeteen bidez legez kanpoko jarduerak errazten ari diren susmoak eraman du EBZ erabakia hartzera. Susmo hori salatu izan dute nazioarteko hainbat erakundek eta Europolek berak.

Kalean dauden 500 euroko billeteek ez dute baliorik galduko, eta legezkoak izaten jarraituko dute. Balioa "betirako" gordeko dutela adierazi du EBZk. Beste billete mota guztiei —5 eta 200 euro artekoak— eutsiko zaie, aldaketarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.