5.000 lagun inguru bildu dira gaur Baionan, 35 orduko lan astearen alde, eros ahalmena gutxitzearen kontra eta soldatak igotzearen alde.
CGT, CFDT, CFTC, FO, FSU, UNSA, Solidaires eta LAB sindikatuek egin dute manifestaziorako deialdia.
35 orduak
5.000 lagun inguru bildu dira Baionan 35 orenak aldarrikatzeko
35 oreneko lan astearen alde, sindikatuek gaur Baionan manifestazioa egitera deitu dituzte langileak. Manifestazioa 10:30ean abiatu da, Lan Burtsaren aitzinetik. 5.000 lagun inguru bildu dira, eta 35 orduko lan asteaz eskatzean gain, eros ahalmena gutxitzearen kontra eta soldatak igotzearen alde azaldu dira. Frantzian ere elkarretaratzeak egingo dira. Frantziako Gobernuak iragarri du gertutik jarraituko dituela mobilizazioen erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu