514.900 euro poltsikoratu ditu Mario Fernandezek

383.000 euroko soldata jaso du Kutxako presidenteak, eta 183.194 eurokoa Vital Kutxakoak

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Iaz, 514. 900 euroko soldata gordina kobratu zuen Mario Fernandez Kutxabankeko eta BBK-ko presidenteak. Fernandezek uko egin zion bestelako sari aldakorrak, kalte-ordainak edota pentsioak jasotzeari; beraz, bere karguari dagokion soldata bakarrik kobratu zuen. Gainera, bere borondatez, soldata hori %15 murriztu zuen iazko maiatzean.

Soldata txikiagoa poltsikoratu zuen Xabier Iturbe Kutxako presidenteak: 383.000 eurokoa, hain zuzen. Kutxak prentsa ohar batean azaldu duenez, erakundeko presidente kargua betetzeagatik,317.000 euro jaso zituen Iturbek; epe laburrerako helburuak betetzeagatik, 45.000 euro, eta epe luzerakoak betetzeagatik, 21.000 euro. Ez zuen beste osagarririk jaso.

Carlos Zapatero Vital Kutxako presidenteak, berriz, 183.194 euro poltsikoratu zituen iaz. Zapatero da Vitalen soldata finkoa duen zuzendaritzako kide bakarra. Gainerakoek dietak bakarrik kobratzen dituzte, Administrazio Kontseiluan eta Kontrol Batzordean parte hartzeagatik. Baina ez nolanahiko dietak. Iñaki Gerenabarrena presidenteordeak 121.403 euro kobratu zituen iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.