%52

2018ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
AUTO ELEKTRIKOEN ETA HIBRIDOEN KUOTA NORVEGIAN

Autoetan erregai fosilak alde batera uzteko prozesuan inor baino aurreratuago doa Norvegia. Auto elektrikoen eta hibridoen merkatu kuota %40tik %52ra igo zen iaz. Elektriko hutsak %21 dira, ia-ia dieselak bezainbeste (%23). Auto elektrikoek laguntza publiko handiak jasotzen dituzte, eta zerga txikiagoak ordaintzen. Bidesari txikiagoak ezartzen dizkiete, eta aparkatzea doan dute hiri batzuetan. Euskal Herrian, iaz saldutakoen %5 inguru ziren elektrikoak edo hibridoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.