ekonomia

5,4 milioi langabe Espainiako Estatuan

Estatistika Institutuak bihar jakinaraziko du datua, Montoro Ogasun ministroak aurreratu duenez.

2012ko urtarrilaren 26a
11:21
Entzun

Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun eta Administrazio Publikoetarako ministroak iragarri du bihar jakingo dela estatuan 2011 amaieran 5,4 milioi langabe zeudela. Espainiako Estatistika Institutuak emango ditu datuak.

"Espainian bizi diren 47 milioi lagunek konfiantza galtzea dakar datu horrek", adierazi du Montorok, eta gaineratu du gobernuaren zeregina konfiantza hori berreskuratzea eta enplegua sortzea dela. Kongresuan mintzatu da, bere ministerioko batzordearen legealdiko lehen bileran.

Europako Batasuneko 27 herrialdeen artean Espainiako Estatuan dago langabeziarik handiena: %22-%23koa. Bihar jakingo da kopuru zehatza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.