60 urteko langile batek lan istripu larria izan du gaur, Burlatan (Nafarroa), Arazuri-Orkoien industrialdean, eskubiko besoa galdu baitu, Nafarroako Gobernuak esan duenez. Gizonezkoa da behargina -A.A.J.-.
KWD enpresan gertatu da ezbeharra. Nafarroako SOS zerbitzukoek 11:15ean jaso dute abisua, eta bertara joan dira medikuak. Autoentzat osagaiak egiten dituen lantokia da KWD.
Foruzainak gertaera ikertzen ari dira.
Aurten Euskal Herrian 21 langile zendu dira lan istripuetan.
Lan istripua
60 urteko langile batek besoa galdu du Burlatan izandako lan istripuan
KWD enpresan gertatu da ezbeharra, goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu