6.000 milioi euro saldu ditu Espainiako altxorrak
MADRIL. Eskaera indartsua izan zuen atzo Espainiako altxorrak hainbat epetako obligazioekin egindako jaulkipenak. Guztira, 6.208 milioi euro saldu zituen enkantean, hasiera batean helburua 3.500 milioi inguru lortzea zen arren. Espainiaren zorrak merkatuetan izan duen presioa apur bat arindu da azken egunetan, eta horri esker, eskaintzan emandako interesa %7tik behera egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu