Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren gehienezko tasa igotzea proposatu du: %60ko zerga 120.000 eurotik gorako diru sarrerak dituztenentzat. Lopezen proposamenaren arabera, tasa hori hiru urtean egongo litzateke indarrean, eta bildutako dirua ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko erabiliko lirateke.
Lopezentzat, gaur egungo zerga sistemak zenbait «bidegabekeria» ahalbidetzen ditu: esaterako, hilean 1.500 euro irabazten dituen langileak zergetan %23 ordaindu behar izatea eta «dibidenduen eta espekulazio operazioen bidez» milioi bat euro irabazten dituenak %22 ordaintzea.
%60ko zerga proposatu du Lopezek 120.000 eurotik gora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu