EKONOMIA

68 langile kaleratuko dituzte Andoaingo Inquitex enpresan

114 langiletik erdiak baino gehiago egotziko dituzte. Ekoizpenari eusten saiatuko dira, beste bazkide bat aurkitu artean. Olatzagutiko Cementos Portland lantegian, berriz, 28 pertsona kaleratuko dituzte.

Berria.info
2012ko irailaren 20a
16:20
Entzun

Andoaingo Inquitex enpresan (Gipuzkoa) lan egiten duten 114 beharginetik 68 kaleratuko dituzte, finantzabide falta dela eta. Ontzietarako xaflak eta poliester zuntzak egiten dituzte enpresan, eta ekoizpenari bere horretan eusten ahaleginduko dira, finantzabide arazoak etengo dituen bazkide berri bat aurkitu artean. 2009an hartzekodunen lehiaketan sartu zen enpresa.

Bestalde, Olatzagutiko Cementos Portland Valderribas lantegiko (Nafarroa) 148 langileetatik 28 kaleratuko dituzte, enpresak aurkeztutako lana erregulatzeko txostenean jasotzen denez. Datorren asteartean egingo dute batzarra sindikatuek eta enpresak, kaleratzeak negoziatzeko.

Arcelorren, berriz, greba eguna dute gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.