Lan merkatua

72.135 atzerritar daude izena emanda Gizarte Segurantzan, Hego Euskal Herrian

%3,7 igo da urtebetean afiliatuta lanean ari diren atzerritarren kopurua.

xabier martin
2015eko azaroaren 19a
09:51
Entzun

Hego Euskal Herrian 69.546 atzerritar zeuden izena emanda Espainiako Gizarte Segurantzan 2014ko urrian, eta aurtengoan, berriz, 72.135 dira, %3,7 gehiago. Kopuru horren %60 inguru gizonezkoak dira, eta %40 inguru, emakumezkoak.

Gehienak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean izena emanda aritzen dira beharrean, 40.992 hain zuzen. Etxeko langileen erregimenari lotuak 15.255 daude, gehien-gehienak emakumeak; nekazarien erregimenari atxikiak 4.145 daude, eta horietatik gehienak (2.600) Nafarroan ari dira; autonomo gisa 11.384 dauzka izena emanda Gizarte Segurantzak; eta 360 daude itsasoko langile gisa (arrantzale lanetan batik bat).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.