gipuzkoako aurrekontuak

758,6 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gastuaren %48,7 politika sozialera bideratu nahi du diputazioak, eta %16, garraiora. Kontuak negoziatzeko prest agertu da PSE.

2013ko urriaren 31
14:28
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du Batzar Nagusietan 2014rako aurrekontu proiektua, 758,6 milioi euroko gastua aurreikusten duena. Aurtengo kontuekin alderatuta, %3,02 handiagoa da datorren urterako aurkeztutakoa.

Gastuaren %48,76 politika sozialetara bideratu nahi du diputazioak, eta %16,4 mugikortasun eta bide azpiegituretara. Bigarren horretan, garraio publikoa eta bidegorriak lehenesteko asmoa du aldundiak. Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Helena Franco Ogasun diputatuak eman dizkiote aurrekontuak Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarolari.

Garitanok nabarmendu duenez, "ekoizpen eta kontsumo eredu agortu eta jasangaitz batetik bizi kalitatea oinarri duen gisa garapen eredu batera" joateko filosofia dute aurrekontuek. Francok barne produktu gordinaren "hazkunde txiki bat" iragarri du datorren urterako, eta zerga bidezko diru sarrerak ere ugarituko direla esan du.

PSE, negoziatzeko prest

Diputazioarekin aurrekontuak negoziatzeko prest azaldu da PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramaile Rafaela Romero, baina gaineratu du ez dela "erraza" izango "Bilduk diputazioan sortzen duen konfiantza defizita gainditzea".

Romeroren esanetan, 2012ko eta 2013ko aurrekontuek agerian uzten dute "Bilduk konpromisoak betetzerakoan erakutsitako seriotasun urria".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.