Ekonomia

80.000 milioi euroko diru laguntza Portugalentzat

Hiru urte iraungo du erreskateak. Portugalek "erreforma zorrotzak" egin beharko ditu. Erreskatea beharko duen Europako azkenengo herrialdea izango dela ziurtatu dute.

2011ko apirilaren 8a
16:29
Entzun

Zehaztu da Portugalen erreskatea. 80.000 milioi euroko diru laguntza izango du, eta hiru urte iraungo du operazioak. Hala adierazi du gaur goizean Olli Rehn EBko Ekonomia komisiarioak. Goizetik hasi dira aztertzen Europako Finantza ministroak Portugalen erreskatearen inguruan, eta laguntza zehazteko "goizegi" zela aurreratu duten arren, azkenean laguntzaren zenbatekoa zehaztea erabaki dute. Erreskatea "berehala" jarriko dute abian, eta maiatza erdiralderako erreskate plana onartua egongo dela adostu dute EBko Ekonomia ministroek.

Plana aurrera eramateko, baina, Portugalek "pribatizazio programa garrantzitsua" egin beharko duela exijitu du EBk. Erreforma eta murrizketa andana egin beharko ditu ere Europa hegoaldeko herrialdeak.

Goizean zehar hainbat ministrok erreskatea hizpide izan dute, eta oraindik laguntza zehaztu gabe zegoen arren, Portugalek pausoak eman beharko dituela berretsi dute guztiek. Hala, Jyrki Katainen Finlandiako finantza ministroak esan duenez, "Erreforma paketea Portugalgo Parlamentuak atzera bota zuena baino gogorrago eta globalagoa izan beharko du, bestela ez du zentzurik maileguak bermatea". Antzera mintzatu da ere Christine Lagarde Frantiako finantza ministroa: "Mahai gainean txeke bat jarri aurretik, [Portugalen] eskaerak entzun nahi ditut".

Behin erreskatearen zenbatekoa zehaztuta, hurrengo urratsa Portugalek eman beharko du, eta erreforma zorrotzagoak onartu beharko ditu Europako dirua jaso aurretik.

Bestetik, Europako finantza arduradunek ziurtatu dute Espainiak ez duela erreskaterako beharrik izango. Espainiak "neurri ausartak" hartu izana goraipatu du Rehnek, eta Elena Salgado Espainiako finantza eta ogasun ministroak Espainiako ekonomia "handiagoa" eta "askoz hobeagoa" dela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.