2009an %8,7 hazi zen Txinako ekonomia, eta horrenbestez, munduko bigarren ekonomia handiena bihurtzeko zorian dago. Horretarako, Japoniari hartu behar dio aurre. Japoniak ez ditu oraindik eman 2009ari dagozkion datuak, baina atzeraldian denez, litekeena da Txinak gainditzea. Hala gertatuko balitz, AEBen ondorengo lekua hartuko luke.
2009a ondo amaitu da Txinarentzat, baina ez zuen hala hasi. Lehen hiruhilekoan hazkundea %6,1ekoa izan zen, hots, 1992tik txikiena. Gero, ordea, hobera egin du, eta azken hiruhilekoan %10,7 hazi da. Ma Jiantang Txinako Estatistika Bulegoko arduradunak adierazi duenez, jada bide ona hartu du ekonomiak "garapenerako unerik zailena gainditu ondoren".
Ekonomia
%8,7 hazi zen iaz Txinako ekonomia eta munduko bigarrena bihurtzeko zorian dago
Japoniari aurre har diezaioke, eta AEBen ondorengo lekua hartu. 2009ko lehen hiruhilekoan 1992tik izandako hazkunderik motelena izan zuen Txinak krisiaren eraginez. Beheraldia gainditu dutela ziurtatu du Txinako Estatistika Bulegoko buruek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu