89, 3 milioi euro lortu ditu Iberdrolak AEBetan
MADRIL. Iberdrolak bi enpresa saldu dizkio AEBetako Direct Energy enpresari 89,3 milioi euroren truke: hain justu, Energetix eta Nyseg Solutions gas eta elektrizitate hornitzaileak. Guztira, 247.500 bezero zituzten maiatzean bi enpresa horiek. Iberdrolak 2.500 milioi euro eskuratzea espero du, 2010ean hasi eta aurten amaituko duen plan baten bitartez; bere esku zituen enpresak saltzea da plan horren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu