A350erako moteltze sistema egingo du DMPk
DONOSTIA. Airbus A350XWB hegazkinetarako lurreratzeko moteltze sistema egiteko kontratua lortu du Gipuzkoako DMP enpresak. Hasiera batean, 60 hegazkinetarako sisteman egin beharko ditu Mendaroko enpresak; gero, fabrikatzen dituen hegazkinen %30 hornitu beharko ditu, 475era iritsi arte. Trukean, 75 milioi euro jasoko ditu DMPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu