ABBko enpresa batzordea, dosierraren kontra
BILBO. Trapagarango (Bizkaia) Asea Brown Boveriko (ABB) langileen eta zuzendaritzaren arteko bilerak porrot egin zuen, atzo, Madrilen. Enplegua erregulatzeko dosierra negoziatzeko bildu ziren. Enpresak 180 langile kaleratu nahi ditu. Enpresa batzordea dosierraren kontra dago, eta langileek aste honetan emango dute iritzia, batzar batean. Astelehenean amaituko da kontsulta epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu