Trapagarango (Bizkaia) ABB enpresako langileek ez dute onartu zuzendaritzak aurkeztu dien lana erregulatzeko espedientea. Hilabete baino gehiago daramate negoziatze, baina langile batzordeak jakinarazi duenez langileen etorkizuna bermatuko dute aurrerapausorik ez da izan.
Astelehenean zuzendaritza eta sindikatuak berriro bilduko dira Madrilen, erregulazio espedientearen inguruko kontsulta prozesua amaitzeko.