LANGABEZIA

Abenduan baino 9.851 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

230.878 behargin daude orotara lanik gabe Hego Euskal Herrian. Gaur jakinarazi ditu datuak INE Espainiako Estatistika Institutuak. Lau herrialdeetan hazi da langabezia.

2013ko otsailaren 4a
11:32
Entzun

Langabeziak gora egin du urtarrilean ere, eta guztira 230.878 behargin zeuden urtarril amaieran lanik gabe. Abendu amaierako datuen aldean, 9.851 langile gehiago dira.

Nafarroan hazi da gehien lana galdu dutenen kopurua: 3.653 behargin gehiago daude langabezian, eta 55.597 dira guztira. Biztanle kopurua aintzat hartuta ere Nafarroan hazi da gehien langabezia tasa: %7,03, iazko abenduarekin alderatuta.

Bizkaia da, ordea, langabe kopuru handiena duena: 97.761, urtarril amaieran. Azken hilabetean 2.950 pertsonak galdu dute lana herrialde horretan. Gainera, Araban egin du gora gehien langabeziak, iazko urtarrileko datuekin alderatuz gero: %14,78 hazi da tasa.

Sektoreka, nekazaritzan jaitsi egin da langabe kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aldiz, lau herrialdeetan zerbitzuen alorra izan da lanpostu gehien galdu duena.

Datuak

Araba. Urtarril bukaeran, 27.797 langabe.

Abendutik, +1.213 (+%4,56); iazko urtarriletik, +3.580 (+%14,78).

Bizkaia. Urtarril bukaeran, 97.761 langabe.

Abendutik, +2.950 (+%3,11); iazko urtarriletik, +10.098 (+%11,52).

Gipuzkoa. Urtarril bukaeran, 49.723 langabe.

Abendutik, + 2.035 (+%4,27); iazko urtarriletik, +5.736 (+%13,04).

Nafarroa. Urtarril bukaeran, 55.597 langabe.

Abendutik, +3.653 (+%7,03); iazko urtarriletik, +5.448 (+%10,86).

Hego Euskal Herria. Urtarril bukaeran, 230.878 langabe.
Abendutik, +9.851; iazko urtarriletik, +24.862.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.