ABERASTASUNA BANATZEAREN ALDE
Aberastasuna banatu lelopean, ELA beste behin ere kalera irten da. Atzo Donostian, Laudion eta Bilbon egin zituen mobilizazioak, eta krisiari erantzuteko, «betiko errezeta zaharrak» aldatzeko eskatu zuen. Adolfo Muñoz idazkari nagusiak azaldu zuenez, «ezinbestekoa da zerga politika goitik behera aldatzea», enpresariei egiten baitie mesede. Irudian, greban eta mobilizazioetan dauden Gipuzkoako hainbat sektoretako langileek Donostian egin zuten manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu