UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aberastasunaren zerga kenduko du EAJk Gipuzkoako Aldundira helduz gero

Urtero ekonomia sustatzeko 50 milioi euroko plan bat onartzeko konpromisoa azaldu du Markel Olanok.

Xabier Ezeizabarrena, Markel Olano, Eider Mendoza eta Imanol Lasa, udal eta foru hauteskundeetarako EAJk eginiko bigarren proposamenaren aurkezpenean. EAJ
2015eko otsailaren 13a
09:55
Entzun

Markel Olano EAJko Gipuzkoako zerrendaburuak "ekonomiaren sustapena baztertzea" egotzi dio egungo aldundiari, eta uste du Bildu "izugarri urrun" egon dela enpresari eta langileengandik: "Ez du enpresaren alde egin".

Araban eta Bizkaian indarrean dagoen Ondarearen Zergarekin harmonizatuko du EAJk Gipuzkoakoa, foru gobernura iritsiz gero. Olanoren iritziz, fortuna handien gaineko zergak kalte egiten die "enplegua eta jarduera sendotzeko helburuarekin irabaziak berriro inbertitzearen alde egiten dutenei".

Horrez gain, konpromisoa adierazi du zerga politika "ekonomia-jarduera eta enplegua laguntzera" bideratzeko, eta ez "bakarrik dirua-biltzeko tresna izatera".

Maiatzaren 24an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Sei proposamen aurkeztuko ditu EAJk, eta urtarrilaren 31n jakinarazi zuen lehena: errauste planta eraikiko du bozak irabazten baditu.

57 milioi euro, lehen kanpainan

Fortuna handien gaineko zergak polemika eragin zuen Gipuzkoan, zergapekoen ihesa eragingo zuelakoan. Zerga pagatu behar zuten 49 lagun joan ziren Gipuzkoatik, lehen kanpainako datuen arabera; Bizkaitik baino 11 gutxiago. Lehen kanpaina horretan, 2013an, 57 milioi euro bildu zituen foru gobernuak; 2012an baino %47 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.