ekonomia

Absolbitu egin dute Bizkaiko Ogasuneko ikuskaritza zuzendariorde ohia

Berrehun zergapeko euren betebehar fiskaletik libratzeko ustelkeria egitea leporatu zion fiskalak. Auziko hiru funtzionarioak ere kargurik barik laga ditu epaileak.

2011ko apirilaren 15a
11:11
Entzun

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Saileko ikuskaritza zuzendariorde ohia absolbitu egin du Bizkaiko Auzitegiak, gaur jakinarazi duen epaian. Berrehun zergapeko euren betebehar fiskaletik libratzeko ustelkeria egitea egotzi zion fiskalak, eta hamar urteko kartzela zigorra eta 800.000 euroko isuna eskatu zuen Ibarrarentzat. Faltsifikazioa, prebarikazioa eta desobedentzia leporatu zizkion.

Hari lagundu ziotelakoan, zortzina urteko espetxea eskatu zuen fiskalak Ogasuneko beste hiru funtzionarioentzat —Valvanera Canal, Jose Luis Silvestre eta Joaquin Tebarrentzat—, baina horiek ere kargurik gabe utzi ditu auzitegiak.

Urtarrilaren 17an hasi zen epaiketa, Bilbon. Akusazioak ukatu egin zituen Ibarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.