Abstentzioari atentzioa

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Atzo 1.713 milioiren salerosketa baino ez zen izan Ibex-35eko (-%1,29) akzioetan. Abstentzio handi samarra, aukeran. Ziurrenik, atzerriko inbertsio funts handien artean euroeszeptikoak edo, gutxienez, iberoeszeptikoak handitu direlako. Irlandari bere kaudimen kalifikazioa berriro jaitsiko diotela jakiteak askoren atentzioa erakarri zuen; Espainia izan baitaiteke hurrengo hautagaia, besteak beste, gobernua ahuldu duelako atzoko emaitzak eta krisia bere gordinenean bizitzen ari direlako bi herrialdeak. Horrek ere eragingo zuen atzoko salmentarako joera, gorria nagusitu baizen ia ahobatez: %4 pasa jaitsi ziren Endesa, Renovables eta Sacyr; %5,07 jaitsi zen Arcelor ere. %1,5na pasa jaitsi ziren bi banku handienak ere.Blue chip-en kontaketan halamoduz moldatu zen Edurnezuri (-%0,39) bera ere. Bankinter (+%0,79) UPDz jantzi zen: bere txikian, eraginkor.



Iberdrolaren (-%1) akziodunek aukera izango dute uztailaren 1ean jasoko duten akzioko 0,184 euroko dibidendua enpresan berrinbertitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.