Enplegua

Aburto: "Lanbidek ez du kalitatezko zerbitzua ematen"

 Enplegu sailburuak dio diru sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketak enplegu zerbitzua "irentsi" duela.

Aburto, artxiboko irudi batean. R. BOGAJO, ARP
Miren Garate.
2014ko maiatzaren 9a
08:33
Entzun

Ez da lehen aldia, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek aurrez ere esan izan dute Lanbidek hobetu beharreko alorrak dituela, bereziki bitartekaritzari dagokiona. Gaur, aldaketen premia berretsi du Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak, "Lanbidek ez duelako kalitatezko zerbitzua ematen".

Lanbideko bulegoek 13.425 lan eskaintza bideratu zituzten joan den urtean. Kontuan hartuta 678.000 kontratu sinatu zirela, %2 baino gutxiago lirateke. Hain zuzen, urtero %1 eta %2 artean ibiltzen da kopurua. Europan, batez beste kontratuen %4 izaten dira enplegu zerbitzu publikoen bitartekaritzari esker.

Diru sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketa ere Lanbidek egiten du gaur egun, eta horrek enplegu zerbitzua "irentsi" duela dio Aburtok. Datorren urtetik aurrera, Lanbidek soilik lan munduan sartzeko arazoak dituztenei eskeiniko de lan orientazioa, eta esan du kontratazio konpromisoari lotutako prestakuntzari emango diola lehentasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.