Aurreko hiru hilabeteetan Hego Euskal Herrian langabezia jaitsi egin zen arren, abuztuan gora egin du, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Hain zuzen, uztail bukaeratik alderatuta, abuztu amaieran 3.275 lagun gehiago zeuden beharrik barik.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du langabeziak: Araban 654 langabe gehiago zeuden aurreko hilaren bukaeran, Bizkaian 1.834, Gipuzkoan 1.126. Nafarroan, aldiz, behera egin du: 339 langabe gutxiago. Langabezia tasari dagokionean, Araban %11,61ekoa da, Bizkaian %12,15ekoa, Gipuzkoan %10,44koa eta Nafarroan %11,93koa.
Iazko garai bereko datuekin alderatuz gero, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 51.341 pertsona gehiago daude lanik gabe: Araban 6.517 gehiago (%52,88), Bizkaian 20.158 (%44,30), Gipuzkoan 11.733 (%47,16), Nafarroan 12.933 (%52,88).
Hain zuzen, orain 157.709 langabe daude: Araban 18.045, Bizkaian 65.662, Gipuzkoan 36.611, Nafarroan 37.391.
ekoNOMIA
Abuztuan 3.275 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du langabeziak, Nafarroan behera. Joan den urtean baino 51.341 pertsona gehiago daude beharrik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu