lan istripua

ACBko zaurituak egoera egonkorrean mantentzen dira

ACBn joan den astean izandako istripuan zauritu ziren langileak egonkor daude. Ospitalean dauden bost zaurituetatik batek hobera jo du eta bi egunetan ZIUtik aterako dela adierazi du Gurutzetako Ospitaleak. Bestalde, ACBko lantegia martxan dago berriz, ostegunean istripua izan eta produkzioa eten ostean.

2004ko uztailaren 12a
14:52
Entzun
Joan den astean ACBko lantegian istripua izan zen. Istripuaren ondorioz sei langile zauritu ziren; handik gutxira zauritu bati senda-agiria eman zioten eta beste bostak Gurutzetako ospitalean mantendu zituzten. Gaur Gurutzetako Ospitaleko iturriek esan dutenez, zaurituak egoera egonkorrean daude larri egon arren.

Zauritu diren bost langileetatik egoera egonkorrean ez dagoen bakarra R. G. S. da. Langile hau Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, baina hobera jo ondoren bat edo bi eguneko epean handik aterako dutela iragarri dute Gurutzetako ospitaleko iturriek.

Erretakoen Unitatean dauden beste lau langileak egoera egonkorrean mantentzen dira eta operazioaren zain daude.

ACBko lantegian istripua izan ondoren produkzioa eten behar izan zuten. Lantegia lau egunez geldirik egon ondoren gaur produkzioa berriz martxan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.