ERAIKUNTZA GREBA GIPUZKOAN
ADEGI "zentzu gabeko egoera batean" gotortu dela salatu dute eraikuntzako sindikatuek
Gipuzkoako eraikuntza sektoreko grebak hirugarren eguna bete duenenan ELA, LAB, UGT eta CC.OO gogor kritikatu dute patronalaren jarrera. Sindikatuen ustez ADEGIk "krispazioa" sortu baino ez du nahi.
Patronalak negoziatzeko bere borondatea ezagutarazi badu ere sindikatuen ustez ADEGI "zentzu gabeko egoera batean gotortu da". Sindikatuek patronala langileekin kontaktuan jarri ez izana salatu dute, ADEGIk bere aldetik "harremanak nork hasi behar dituen zehaztuta ez dagoela" azpimarratu du "greba beraiek hasi dutela" gogorarazi die sindikatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu