Frantzia eta Herbehereek Europar Konstituzio Itunari "ez" esateak izan ditzakeen eragin ekonomikoak zein izan daitezkeen izan du hizketa gai Adegik urteko batzar Nagusian besteak beste. Gai horren harira, Adegiren lehendakari Jose Martin Etxeberriak gogoratu du Europako Sindikatuen Konfederakundeak bat egin zuela Konstituzio Itunarekin, eta egoera berriak "Europaren integrazioan arazorik ez eragitea " eta, era berean,"europar enpresarientzat zailtasunik ez suposatzea desio duela" adierazi du.
Miramongo parke teknologikoan egin duten urteko batzarrean, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendaria izan da.
Gipuzkoako enpresariek egoera soziolaborala aztertu dute, eta azaldu dutenez, "ELAren konfrontazio estrategia, enpresenegonkortasun sozialean eragiten ari da".
Bestalde, Batzordeak bere babesa agertu dio elkarteko lehenendakari orde Migel Lazpiurri, aurrera begira Confebaskeko lehendakari lanetan hartuko duen karguan. Adegik ziur du Lazpiurrek kargu hori lortuko duela. "Modu honetan bigarren enpresari gipuzkoarra izango da Confebaskeko lehendakaritza eskuratzen duena”, esan du Etxeberriak.
ekonomia
Adegik Europaren etorkizun ekonomikoaren inguruan kezka agertu du
Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak "kezka" agertu du Europaren etorkizun ekonomikoaren inguruan. "Europaren itxurazko noraezak eta konfiantza ezak ekonomian eragina eduki dezake", Frantziak eta Herbehereek Europar Konstituzio Itunari "ez" esan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu