Adituek diote aurten %3,5 haziko dela Alemania
BERLIN. Ekonomiaren inguruan azterketak egiten dituzten Alemaniako institutuek beren herrialdeari buruzko aurreikuspenak kaleratu berri dituzte. Haien arabera, Alemania %3,5 haziko da aurten, eta %2 datorren urtean. Gainera, langabezia tasa jaitsiko dela aurreratu dute: %7,7tik %7,0ra, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu