Administraziorako soldata igoera eskatuko dute
gasteiz ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk administrazioko langileentzako 2009rako soldata igoera eskatuko diote gaur Eusko Jaurlaritzari; zehazki, KPI gehi puntu batekoa. Goi mailako teknikoen lanpostuaren sorrera, berdintasun planak eta pribatizazioak gelditzea izango dira sindikatuek egingo dituzten beste eskaeretako batzuk. 71.000 langile daude egun EAEko administrazio publikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu