Datorren urteko maiatzean utziko dio Adolfo Muñozek ELAko idazkari nagusi izateari. 100.000 afiliatu baino gehiagorekin, sindikatuaren "independentzia" nabarmendu du. Hona BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan Muñozek egin dituen adierazpen batzuk:
- "Gobernuaren operazio oso bat dago euskal sindikalismo errebindikatzailea neutralizatzeko".
- "Ez dut hitz mingarririk erabili nahi [EH Bildurekin], baina ezker politikoa joaten ari zaigu, eta LABek ez du hori salatu".
- "EAJri eta EH Bilduri galdetzen diegu ea benetan maite gaituzten, burujabetzaren erronka oso potoloa da eta".