"Esperimentu totalitario bat pairatzen ari gara, pobreen aurkako gerra egin nahi dute", dio Muñozek bere gutunean: Greba orokorrerako arrazoiak. Greba orokorra ezinbestekotzat jo du "politika alternatibo bati balioa emateko". ELAko idazkari nagusiak gaur goizean BERRIAra igorri duen gutunean, gizarteak gaur egun bizi duen egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta ez dela "txantxetako" kontua azpimarratu du: "Doktrina neoliberala inon ez da izan krisitik irteteko modua". Adierazi du, gainera, langileen erresistentzia ahalmena ari direla neurtzen.
Puntuz puntu Muñozek greba orokorra egiteko arrazoiak eman ditu: "pentsioen beste erreforma bat", "aurrekontu publikoak eta enplegua", "paradisu fiskalen porrotak", "soldaten jaitsiera lazgarria", "patronal erreakzionarioa" eta "demokratzia eta ustelkeria".