AEBek langabeei laguntzak luzatzea onartu dute
washington AEBetako langabeei beste 13 astez luzatuko dizkiete diru laguntzak. Orain artean, lanik gabe zeudenek 26 astez jaso zitzaketen diru laguntza horiek. Hala, 5.800 milioi dolar gehiago bideratuko ditu gobernuak langabeentzat. Lan Sailak jakinarazi duenez, 10 milioi pertsona daude lana aurkitu ezinik AEBetan, eta urte hasieratik 1,2 milioi langabe gehiago daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu