Ekonomia

AEBetako Erreserba Federalak AIG aseguru etxea salbatu du, 85.000 milioi dolar jarrita

Gobernuaren erabateko babesa izan du operazioak. AEBetako aseguru etxerik handiena da, eta porrot eginez gero milaka herritar kaltetuko lituzke.

2008ko irailaren 17a
16:42
Entzun
Hondoa jotzeko zorian izan da AIG aseguru etxea, AEBetako handiena, baina porrot horrek sor zezakeen kalte handia aintzat hartzea salbatzea erabaki Erreserba Federalak, hots, AEBetan Banku Zentralaren pareko lana egiten duen erakundeak. Zehazki, 85.000 milioi dolarreko mailegua eman dio AIGri, bi urtean itzultzeko baldintzarekin. AEBetako Gobernuaren eta George Bush presidentearen erabateko babesa izan du operazioak, eta Erreserba Federalak ziurtatu du Gobernuaren eta zerga ordaintzaileen interesak babestuta daudela mailegua itzultzeko jarri dituzten baldintzetan.

AIGren porrotak AEBetako ekonomia orokorrean eta milaka herritarren diru kontu partikularretan kalte handiak eragin zitzakeela iritzita erabaki du Erreserba FederalakAIG salbatzea -aldiz, Lehman Brothers inbertsio bankuaren kasuan ez esku hartzea erabaki berri du-. "Egungo egoeran AIGren porrotak finantza merkatuaren ahultasuna asko handitu zezakeen, eta, ondorioz, askoz ere finantza kostu handiagoak, etxeko aberastasunen murriztea eta kudeaketa ekonomiko materialki ahulagoa eragin zezakeen", agertu dute Erreserba Federaleko arduradunek erabakia arrazoitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.