Ekonomia

AEBetako Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak puntu erdian jaitsi dituzte interes tasak

Finantza krisiari aurre egin nahian hartu dute neurria, baita beste lau banketxek ere. Erreserba Federaleko interes tasa %1,5ean dago orain eta EBZkoa %3,75ean.

2008ko urriaren 8a
15:06
Entzun
Finantza krisia dela-eta, horri aurre egin nahian Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak jaitsi dituzte gaur, biek puntu erdian. %1,5era jaitsi du AEBetako Erreserba Federalak eta %3,75era EBZk euroaren eremuan -hilaren 15ean jarriko da martxan honen neurria-. EBZk lehengo ostegunean bertan %4,25eko interes tasari eustea erabaki zuen. Azkeneko bost urtean gaur jaitsi du EBZk tasa lehen aldiz, eta 2007ko maiatzekoaren parean jarri da.

"Aktibitate ekonomikoak behera egin du nabarmen azkeneko hilabeteetan, eta horrek murrizketak ekarriko ditu", esan du ohar baten bidez AEBetako Erreserba Federalak. Haren arabera, ordea, inflazioa ez da asko haziko, "energiaren eta beste lehengaien prezioak jaitsi egin direlako, eta ekonomiaren ahuleziaren aurreikuspenak eginda zeudelako".

Europako eta Ipar Amerikako beste lau banketxek ere neurri bera hartu dute. Horien artean, Ingalaterrako banketxeak; puntu erdia jaitsi du, eta orain %4,5ean dago. Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroak eman du albiste horren berri, beste inork baino lehenago eman nahian. "Jendeak ikusi behar du erabakiak hartzen ari garela eta aktibitate ekonomikoa aurreraka doala", esan du Brownek.

Erresuma Batuko Gobernuak bertako banketxeak partzialki nazionalizatu egin berri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.