ekoNOMIA

AEBetako langabezia bi ehuneneko jaitsi da eta %9,7an dago orain

2010eko ekainaren 4a
15:31
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ekonomiak maiatzean 431.000 lanpostu sortu zituen eta, hala, langabezia %9,7 jaitsi zen, Gobernuko Lan Sailak gaur esan duenez. Apirilaren bukaeran %9,9an zegoen.

Apirilean 290.000 lanpostu sortu ziren. Maiatzean aldi baterako kontratu ugari egon dira, batik bat Gobernuaren aldetik. Enpresa pribatuetan 41.000 langile berri baino ez dira izan aurreko hilean.

Oro har, Gobernuak aurreikusi baino datu okerragoak dira maiatzeko horiek.

AEBetan hamabost milioi lagun daude beharrik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.