Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Senatuak aise onartu zuen atzo George Bush AEBetako presidenteak sustaturiko finantza sistemaren salbamendu plana (700.000 milioi dolarrekoa), eta horrek estutu egin du Ordezkarien Ganbera. Izan ere, astelehenean hasieran honek plana atzera bota zuen eta gaur berriro bozkatuko du. Atzo 74 senatari azaldu ziren alde eta 25 kontra; astelehenetik planak aldaketa batzuk izan zituen.
Ordezkarien Ganberako lehen bozketan gertatutakoa ikusita (225 diputatu alde, 208 kontra), edozer gerta daiteke. Ez dago argi ea Senatuaren planaren bertsioa Ordezkariko Ganberari gustatuko zaion, defizita areagotzen duelako. John Boehner Ordezkarien Ganberako errepublikanoen buruak berak ez dauka argi zer gertatuko den: "Astelehenean baino aukera gehiago ditugu plana onartzeko, baina itxaron eta ikusi egin beharko dugu".
Zalantza horren erakusle izan zen burtsetan gertatutakoa. Munduko burtsa nagusiek jaitsierak izan baitzituzten, AEBetako Dow Jones indizeak %2,5 baino handiagoa.
Ekonomia
AEBetako Ordezkarien Ganberak gaur bozkatuko du berriro finantza sistemaren salbamendu plana
Senatuak atzo plana onartzeak estutu egin du. Ganberak astelehenean atzera bota zuen (225 diputatu alde, 208 kontra).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu