Erakunde publikoetatik 17,4 milioi euroren languntzak jaso zituen Hiriko proiektuak, eta Afypaida enpresa zegoen horren atzean; orain, enpresa hori konkurtsoan deklaratu du Gasteizko Merkataritza arloko epaitegiak, eta likidaziorako bidean jarri du. Jesus Etxabe enpresaburua, Iñigo Antia zinegotzi jeltzale ohia, Jose Luis Bengoetxea eta Fernando Atxaerandio ziren enpresaren administratzaileak, eta orain epaitegiek Arabako Fiskaltzak berriki haien aurka jarritako kereila kriminala aztertuko du tramiterako onartu ondoren.
Sustatzaile nagusiak izaki, Hiriko autoak diseinatzeko eta ekoizteko "esperientziarik eta azpiegiturarik" gabe aritu izana egotzi die fiskaltzak, baina, batez ere, diru publikoa euren mesedetan erabiltzeko egitasmoa asmatu izana. Diru publikoa "euren alde desbideratzeko" sozietate sare bat sortzea leporatu die Arabako fiskal Josu Izagirrek.