Agirrek aitortu du hazkundea ez dela iritsiko iragarritako %0,5era

Ekonomia sailburuak dio ekonomia moteldu egingo dela urte hasiera «dinamikoa» izan ostean

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Azken aurreikuspenetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiaaurten %0,5 haziko zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Hazi egingo den arren, maila horretatik behera ibiliko dela esan du orain Carlos Agirrek, Ekonomia sailburuak. 2011. urtetik aurrera espero du hazkundea «bizkortzea».

Forum Europa Tribuna Euskadin egin ditu adierazpenok Agirrek. Haren esanetan, berri ona da ostera ere hazten hasi izana. Hala ere, nabarmendu du joera hori apalduz doala urte hasiera «dinamikoa» izan ostean. «Zerraren hortza txikien modukoa izango da krisitik ateratzea», uste duEkonomia sailburuak. Gaineratu du ezin dela lehengo hazkunde eredua errepikatu. Horregatik, krisia gainditu ahal izateko, «ezagutzaren, klima aldaketaren aurkako borrokaren, hazkundearen, ongizatearen eta balioen» aldeko apustua egingo du Eusko Jaurlaritzak.

Langabeziari dagokionez, adierazi du beheranzko joera apal bati ekingo diola, hamarren batzuk igo ostean. Aurreikuspenen arabera, datorren urte amaieran %9ren bueltan ibiliko da enplegu bila dabiltzanen tasa.

Inbertsioei eusteko saioa

Gastu publikoaren murrizketaz ere hitz egin du Agirrek. Sektore publikoko eraginkortasun falta kasuak konpondu beharra dagoela nabarmendu du. Zerbitzu publikoak hobetzeko, baliabideak hobeto banatzearen alde agertu da.Era berean, fiskalitateak jarduera ekonomikoari eta enpleguari bultzada bat ematea beharrezkotzat jo du. Horren harira, administrazio publikoek defizit handiagoaonartuz gero, ezlitzatekeela ezer gertatuko uste du, baldin eta dirua ekonomia sustatzeko erabiliz gero. AEBen estrategia defendatu du, inbertsio publikoa sustatu duelako.

Espainiako aurrekontuetan eta hainbat autonomia erkidegotan gertatutakoa errepikatzerik ez du nahi Agirrek. Hori dela eta, inbertsioek «ahalik eta gutxien sufri dezaten» ahalegina egingo duela Jaurlaritzak dio, nahiz eta zertxobait jaitsiko direla onartu duen.

Erretiroadina 67 urtera atzeratzearen alde dago Agirre. Baby boom belaunaldia erretiro adinera iristeak pentsio sistema publikoan eragingo duela kontatu du. Lan mundutik beranduago irtenez gero, eta kotizatu beharreko urteak 40 urtera igoz gero, sistema orekatzea posible izan litekeela dio. Hala ere, batez besteko pentsioek baxuagoak izateko joera edukiko dutela uste du. Horrek pentsioak osatzeko sistemari pribatuei buruzko eztabaida irekitzen duela adierazi du Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.