Agirrek dio 2012aren erdira arte langabezia ez dela jaitsiko

2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Enpleguarentzat hilabete gogorrak geratzen dira aurretik oraindik. Hala adierazi du Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak.Aurreikuspenen arabera, 2012. urte amaieran langabezia tasa %10,8koa izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurten baino bi hamarren txikiagoa.

Aurten ez dela enplegurik sortuko iragarri du, eta datorren urte hasieran ere ez. Bigarren hiruhilekoan hasiko da egoera zertxobait aldatzen. Ekonomiaren hazkundea ere aurten baino handiagoa izango da 2012an, %0,8 eta %1,4 hurrenez hurren. Dena den, Europa atzeraldian sartzen baldin bada Jaurlaritzaren aurreikuspenak ez direla beteko azaldu du Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.