1Altxortegia. Jaurlaritzak eta enpresa publiko nagusiek 1.100 milioi dituzte kutxan. Urtea amaitu arte, beste 4.000 milioi inguru kobratzea aurreikusten du gobernuak.
2Defizita. Urte amaieran zerga bilketaren jaitsiera errepikatzen bada, aldundietatik 236 milioi gutxiago jasoko ditu. Dagoeneko martxan ditu 290 milioi aurrezteko planak .
3Zorpetzea. Jaurlaritzari zuzenean egotzitako zorpetzea, gaur egun, 5.543 milioi euro da. Interesetan eta amortizazioetan, aurten, 364 milioi ordainduko ditu, eta heldu den urtean, 452 milioi.
4Herentzia. 2009. urtean zerga bilketak huts egin, eta 2.800 milioi euroko zuloa utzi zuen administrazioetan. Errua EAJri egotzi zion Agirrek.
5Soberakinak. Jeltzaleek aldarrikatu dute 1.600 milioi utzi zituztela kutxan, baina Lopezen gobernuak ziurtatu du 600 baino ez zirela erabilgarri.
6Gastu hazkundea. Ibarretxeren garaiko gastu hazkundearekin luzera begira sistemak porrot egingo zuen, Ekonomia sailburuaren ustez.
Agirreren datuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu