Ez da zauriturik izan, baina kalte materialak handiak izan dira. Segurtasun Sailaren arabera, goizaldeko ordubata inguruan piztu da sua Aguraingo (Araba) Litutxipi indsutrialdean dagoen Aldanondo gaztandegia.
Abisua eman eta berehala gerturatu dira sutea izan den tokira Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak. Bertara joan dira Aguraingo, Gasteizko, Kanpezuko eta Langraiz Okako suhiltzaileak ere, eta goizean lanean jarraitzen zuten. Iturri ofizialen arabera, ia erabat kiskalita geratu dira enpresaren bi heren.
Sua biltegian piztu da, gazta egiteko moldeak eta hura biltzeko plastiko eta kartoiak gordetzen dituzten gunean, ondorioz oso azkar zabaldu da sua eraikinean. Hura nola piztu den ikertzen ari da unotan Ertzaintza. Dena den, eta lantegia abuztuan irekita zegoen arren, sua piztu den uunean ez zegoen langilerik bertan.