Lan gatazka

Aguraingo Sapem ixtea saihestu dezakeen akordioa lortu dute

54 langile kaleratzekoa zen enpresa. Langileek bertan behera utzi dute greba.

Miren Garate.
2015eko urtarrilaren 14a
11:23
Entzun

Abenduaren 19an jakinarazi zuen Aguraingo Arcelor Mittalek lantegia itxi eta 54 langile kaleratzeko asmoa zuela—Sapem enpresa historikoaren oinordeko da—. ELAk jakinarazi duenez, zuzendaritzak eta langile batzordeak negoziaziatzen hasteko oinarriak finkatu dituzte. Hala, langileek greba bertan behera utzi dute. Urtarrilaren 7az geroztik ari ziren protestan.

Hiru oinarri ditu akordioak: alde batetik, proiektu industrial bat aurkezteko konpromisoa hartu du enpresak, eta ELAk nabarmendu du lantegiaren itxiera baztertzea ekarriko lukeela horrek; bestetik, langileen balizko irteeren gainean negoziatuko dute, neurri ez-traumatikoetan oinarrituta; hau da, aurretiazko erretiroak, lekualdatzeak eta baimen aukerak aztertuta; azkenik, erregulazio espedientearen gaineko negoziazioei ez diete ekingo harik eta aurreko bi puntuetako aukerak agortu arte.

Sindikatuaren esanetan, "lehen garaipena" da lortutakoa, eta orain arteko mobilizazioei eta Aguraingo herriak emandako babesari esker lortu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.