Aho sabaiko minbizia lanak eragin diola onartu dute
BILBO. Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak onartu egin du Petronorrek azpikontratatutako Masa Norte enpresako langile bati lanak eragin diola minbizia. J.A.D.V-ek 60 urte dauzka eta aho sabaiko minbizia dauka. Petrolioa fintze lanetan ibiltzen zen, eta institutuaren arabera, «lan hori minbizi-eragilea da gizakientzat, seguraski». CCOO pozik agertu da erabaki horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu