Joan den astelehenean zazpigarren langilea hil zen AHTa egiteko lanetan, makina batek harrapatuta. Hori salatu dute gaurko elkarretaratzean LAB, ELA, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Nabarmendu dutenez, azken heriotza horrek agerian uzten du enpresak “aurretiazko neurriak” hartu ez dituela.
LABen ustez, abiadura handiko trena “langileriaren odolaren kontura” ari da eraikitzen, eta gaineratu du “gizartearen onespenik gabe” egiten ari direla lan horiek. Horregatik, administrazio publikoari langileen “segurtasuna eta osasuna” bermatzeko exijitu dio.
CCOOk atzo “ezker abertzaleko sindikatuen estrategia” aipatu eta “batasunik eza” kritikatu zuen. Adierazpen horien harira, LABek jakinarazi du “mundu osoarekin akordioak egiteko prest” dagoela.