Ahomentan

Ainhoa Etxaide eta Angel Toña izango dira igande honetako 'Ahomentan' solasaldiko protagonistak

Igande honetan argitaratuko da Ahomentan serieko seigarren elkarrizketa. Lan harremanez, filtrazioez, eta presoez mintzatu dira, besteren artean.

Angel Toña eta Ainhoa Etxaide solasaldiko une batean. JUNE PRIETO, FOKU
2018ko abuztuaren 9a
07:59
Entzun

Hona hemen, Igandean, irakurgai izango denaren aurrerapen bat.

Ainhoa Etxaide:

"Behargin bat hiltzen den bakoitzean barrenak mugitzen zaizkigu. Haserrea, frustrazioa eta amorrua gordetzen dira erreakzio hitzen artean".

"Oraintxe hasi gara hitz egiten sufritutakoaz, erabaki zehatzek ekarri dutenaz. Zaindu eta sendatu egin behar dugu. Zergatik ez dugun lehen egin? Parametro jakin batzuetan egin delako borroka".

Angel Toña:

"Maite duzun laguna duzu kartzelan, semea, alaba, beren arazoekin, ikasketekin, istripuen kontuekin... Beste kontu bat da diskurtsoa. Guraso askok bakarrik nahi zuten seme-alabarekin egon, eta pozik egon une batez".

"Badakizu zer esan zidan Ainhoak bere despedidan? Sozialista dela. Ba ni ez naiz. Izan nahiko nuke, baina mundu hau ez dut sozialista ezagutuko. Beste mundu bat nahi dugunok gutxi agintzen dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.