Airbusek hainbat hegazkin berrikusi beharko ditu
PARIS. Aire Segurtasuneko Europako Agentziak aginduta, A380 ereduko hogei hegazkin aztertu beharko ditu Airbusek, hegoetan pitzadurak dituztelako. Fabrikatzaileak garrantzia kendu nahi izan dio auziari, esanez haustura horiek ez dutela eraginik hegazkinen segurtasunean. 1.300 ordutik gora hegan egin duten hegazkinak dira aztertuko dituzten guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu