Aireportuetan ez da grebarik egingo

Ekaina baino lehen lan ituna sinatuko dutela hitz eman dute sindikatuek eta ASEATA patronalak

Erredakzioa
2005eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
«Gure eskakizun guztiak bete dituzte». Hala laburtu zituzten CCOO, UGT eta sindikatuek aireportuetako patronalarekin eta AENA kudeatzailearekin azken bi egunotan izan dituzten bilerak. Ondorioz, bertan behera geratu da Hego Euskal Herriko eta Espainiako aireportuetako lurreko langileek biharko eta maiatzaren 4rako deitutako greba. Loiu, Noain, Foronda eta Hondarribiko aireportuetan 170 hegaldiri eragin behar zien langileen protestak.

Astearte gauean lehen akordioa lortu zuten sindikatuek ASEATA aireportuetan zerbitzuak ematen dituzten enpresen patronalarekin. Bi aldeek konpromisoa hartu zuten ekainaren 1aren aurretik lan ituna sinatzeko. Sektoreko 14.000 langileak hitzarmenik gabe izan dira azken urteotan. Atzo goizean, berriz, bilera egin zuten aireportuak kudeatzen dituen AENA sozietate publikoarekin. AENAk bermea emango dio lan hitzarmenari, eta horrenbestez, sindikatuek uste dute langile guztiek lan baldintza berdinak izango dituztela, aireportuetako handling zerbitzuak kudeatzeko baimena enpresa batetik bestera igarota ere. Gaur egun, 9.000 langile ari dira Iberiarentzat lanean, eta gainontzeko enpresetan baino baimen hobeak dituzte.Gainera, AENAk hitza emango die sindikatuei handling baimenak eman behar dituenean. Aireportuetan lurreko zerbitzuak emateko baimen gehienak agortuta daude, AENA lan ituna izenpetzeko zain baitzegoen. Baimenak berritzeari ekingo dio orainkudeatzaileak, eta urtebetean amaitu nahi du prozesua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.