Aireratu ezinda

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Txerritxo hegalariak maite dituzten ehiztariek ez dute lanik azkenaldian. Ez da Islandiako sumendiren baten aitzakiarik behar. AEBetako Citi (+%2,96) bankuak lez emaitza onak kaleratuta ere -urteko lehen hiruhilekoan 3.300 euro irabazi ditu-, Greziaren zorraren gaineko kezkak aireratu ezinda dauzka txerritxoak. %0,53ko galera apalak izan zituen Ibex-35 indizeak, eta Iberia (-%2,65) ez zen, espero zitekeenerako, hain gaizki ere moldatu. Baina 2.131 milioiren salerosketak zenbaki gorriak aireratu zituen, eta, garbi dago, aire garraioaren kaosak non-nahi eragin dezake. %4 pasa galdu zuen Ferrovial eta %3 pasa galdu zuen Sacyrrez harago, errenta finkoaren abaroa bila lezake diruak orain. Nasdaq indizeak ere %1 pasa galdu zuen, eta gorria ez zen Europako kontua soilik izan. CAC-40an (-%0,41) ere, danbateko handirik gabe, mordoxka izan ziren %1na pasa galdu zuten akzioak: Axa, Carrefour, Credit Agricole, EADS, Michelin, eta abar.



Ebro Puleva (-%0,99) jaki enpresan Espainiako dozena erdi kutxek partaidetza badute. Eta kutxa horietako gehienak berezko baliabideak eta likidezia indartu beharrean dira. Ia 600.000 akzio saldu berri ditu Caja Españak, berbarako; merkealdiak.



Popular. Espainiako finantza erakundeen berankortasunak %5,38 lortu zuen otsailean, azken 14 urteotako altuena. Popular (-%0,1) bankuak dio lehiakideak baino indartsuago dagoela kaudimen aldetik, etorkizuneko araudi berriari begira. Nola ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.