Hirurehun mila milioi dolar, AEBen zor publikoa erosteko, eta 750 mila gehiago, hipoteka tituluak erosteko. Fed, diruaren aitaren iragarpena, interes tasak bere hortan mantentzeaz bat. Trukean, noski, dolar kopuru itzela jendearen esku artean eta, euroa, 1,26tik 1,34ra bidean, dolarrarekiko trukean. Dolarretan negozioak dituztenei euro gutxiago iritsiko zaizkie Europako patrikara. Burtsako bi erraldoiek, Santander eta Edurnezurik %0,2na pasa galdu zuten; Popular, Bankinter eta Sabadell bankuek %2na pasa irabazi zuten, Banestok %1,97 eta BBVAk %1,03. Mapfrek %5,7 egin zuen gora eta Cintrak %3,85. 1.963 milioiren salerosketarekin, Fed aitatxok egin iragarpena izan zen eguneko berri nagusia: AEBetan deflazio arriskua uxatzen du horrek, eta petrolioa ere berpiztuz joango da, LPEEk aitaren batean ekoizpena murriztu ahala. Protekzionismora iritsi gabe (oraingoz), baina herrialde bakoitza bere interesak babestu nahian dabil.
Zorra.Gobernuak zorra jaulki eta banku zentralak zor hori erosten badu, dirua inprimatzen dabiltza. Alegia, porrot egin duten inperio guztiek egin izan dutena: inflazioa sortu, euren diruak balioa galtzea ekarriz. Epe labur batean funtzionatuko ote du?
Unicredit.Unicredit (+%19) bankuak lau mila milioi eskatuko dizkie Italia eta Austriako gobernuei. Europa erdi eta ekialdean hedapen handia izan du bankuak, Kazakhstaneraino; orain kontuak. Bere akzioak 7,7 euro erdietsi zituen 2006an; atzo euro batean zen.
Aitatxo 'Fed'-en eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu