Jean-Michel Aizager Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuko kideari bostehun euroko isuna jarri diote, Frantziako Poliziak eskatutako DNA probak egiteari uko egin ziolako. Nekazari baten kaleratzea salatzeko Donapaleun (Nafarroa Beherea) egiten ari ziren protesta batean atxilotu zuten Aizager, poliziei eraso egitea egotzita. Atxilotu zutenean DNA probak egiteko eskatu zion Poliziak baina uko egin zion Aizagerrek.
Zigorra jakin bezala, defentsa abokatuak ez duela onartuko adierazi du eta helegitea aurkeztuko duela.
ekoNOMIA
Aizagerri bostehun euroko isuna jarri diote, DNA probak egiteari uko egiteagatik
Euskal Laborarien Batasuna sindikatuko kidea nekazari baten kaleratzea salatzeko manifestazioan atxilotu zuten, erasoak egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu